Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: diciembre 2011
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Gabonetako Oporrak | Vacaciones de Navidad

Abenduak 23 an, gabonetako menu berezia eman ondoren, oporretara goaz.
Urtarrilak 3 an berriro zuekin izango gaituzue!!!


Después de unas breves vacaciones volveremos el 3 de Enero!!!



Gabon hauetako Opari Bonoa | Bono regalo de Navidad

Plaza Etxeberri jatetxean gabon hauetarako opari ezin hobea prestatu dizuegu.
Ze iruditzen... otordu goxo bat bi pertsonentzako gure jatetxean?
Opari bonoak prestatu ditugu poltsiko guztietara moldatzen direnak.


En el Restaurante Plaza Etxeberri de Zizurkil os hemos preparado el regalo ideal para estas Navidades, tenemos el amigo invisible perfecto.
¿Qué os parece una comida o una cena para dos personas en nuestro restaurante?
Hemos preparado Bonos Regalo que se adaptan a todos los gustos y bolsillos. 


Opari Bonoa 1: Bi lagunentzako aste buruko menu berezia (ostiral gaua eta larunbat osoa): 40€
Bono Regalo 1: Menú especial fin de semana para 2 personas (viernes noche y sábado todo el día): 40 €
Opari Bonoa 2: Bi lagunentzako babarrun jana bere osagai guztiekin: 50€
Bono Regalo 2: Alubiada con todos sus sacramentos para 2 personas: 50€
Opari Bonoa 3: Igande eguerdiko dastaketa menua bi lagunentzako: 60€
Bono Regalo 3: Menú degustación domingo mediodía para 2 personas: 60€


galde iezaiguzu!!!
Regala gastronomía!!!


Plaza Etxeberri Jatetxea Egutegia 2012 | Restaurante Plaza Etxeberri Calendario 2012

Jadanik jeitsi dezakezu gure blog-gunetik Zizurkilgo Plaza Etxeberri Jatetxeko piramide formako 2012 egutegia.
Zuen gustokoa izatea espero degu!!!

Ya te puedes descargar desde nuestro blog el Calendario piramidal 2012 del Restaurante Plaza Etxeberri de Zizurkil.
Esperemos que os guste!!!

Zizurkil: kirol astea 2011


KIROL ASTEA 2011 ZIZURKILen
Abenduak 15 etik 18 ra Zizurkilen Kirol astea ospatuko da. 
Aurreko urteetan bezala, aurten ere 'Hamabi orduz kirolean Zizurkilen' ekimena antolatu du Zizurkilgo Udalak. 
Abenduaren 17an, larunbatarekin, goizetik gauera izango da kirol ezberdinetan parte hartu edo probak ikusteko aukera. 
Aurrez, gainera, Kirol astearen baitan, hamaika ekintza burutuko da Zizurkilen. Dudarik gabe, kirol eskaintza zabalarekin iritsiko da urteko azken hilabetea herrira:
Aurten honako ekintzak daude programatuta:
2011-12-15
"Muturreko eskia pirineotan" emanaldia, Fidel Mendiaren eskutik, 19:30ean Atxulondo Kultur Etxean.

2011-12-16
SKATE pista bat muntatuko da Aurrera plazan 17:30ean eta edonor hurbil daiteke bertara bere patinetearekin. Bertan egongo diren begiraleek truko guztiak erakusteko pest egongo dira. Zatoz parte hartzera! 
Ondoren, erakustaldia izango da.            
19:30etan Zizurkildar kirolariei omenaldia egingo zaie, diploma banaketarekin Aurrera plazan: Nerea Amilibia, Aitziber Ibarbia, Iker Karrera, Aitor Castro, Modesta Iraola, Jon Irazu, Halterofilia Taldea...

2011-12-17: 
HAMABI ORDUZ KIROLEAN ZIZURKILEN:                                            
11:30etan haurrentzat kirol eta jokoak intxaur frontoian eta, ondoren, hamaiketakoa eta opari banaketa. 8 talde ezberdin izango dira eta talde bakoitzak 8 joko ezberdiñetan aritzeko aukera izango dute.
15:30etan FUTBITO TXAPELKETAKO benjamin mailako finalak Otañoko instalazioetan.
16:30etan FUTBITO TXAPELKETAKO alebin mailako finalak Otañoko instalazioetan.
17:30etan HALTEROFILIAKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA Otañoko instalazioetan.
22:00etan HAURREN GAU KROSA: 1999tik aurrera jaiotakoak. Izen-emateak: Aurrez ikastetxeetan banatutako izen-e,mate orrietan edo egunean bertan 21:00etatik aurrera Pasus plazan. Kilometro bateko luzera izango du ibilbideak.
Partehartzaile guztien artean Aquariumerako sarrera bana banatuko da.
22:30etan ZIZURKILGO XV.GAU KROSA: Aurretik www.herrikrossa.com orrian egindako izen-emateak 3€ ordaindu beharko dira eta egunean bertan 21:00etatik aurrera 5€. 
Geihenez 250 korrikalari. 
  • KATEGORIAK: HELDUAK 1995 eta aurretik jaiotakoak 7,5 Km 
  • GAZTEAK, 1996-1999 artean jaiotakoak 2,5 Km
2011-12-18
10:00etan ZIZURKILGO I.PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, Ziotza Pilota Eskolak antolatua, Intxaur frontoian.
12:00etan LARRUZKO PELOTAREKIN PALA MOTZEAN, Navarro-Etxeberria/Arozena-Unanue



Zatoz parte hartzera eta Plaza Etxeberri jatetxean otordutxoa egitera!!!

Abenduko zubian... dasta itzazue gure menuak | En el puente de diciembre pruebe nuestros menús

Abenduko zubian... dasta itzazue gure menuak!!!
En el puente de Diciembre... prueba nuestros menús!!!




Astelehen, astearte eta asteazkenean: Eguneroko menua 11€
Asteazken gauean ere jatetxea irekita.
Ostegun eta igandean: Jai eguneko dastaketa menua 30€
Ostiral eta larunbatean: Eguerdi nahiz gauean asteburuko menu berezia 20€


Lunes, martes y miércoles: Menú del día 11€
Miércoles noche abrimos
Jueves y domingo: Menú degustación 30€
Viernes y sábado: Menú especial de fin de semana 20€


Tenemos menús especiales para grupos para las comidas de empresa de Navidad.


Dei gaitzazu!!!
Llámanos!!!