Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Zizurkilgo Jaiak 2011
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Zizurkilgo Jaiak 2011


AMABIRJINAK 2011-ZIZURKIL GOIKOA.
Abuztuaren 12a, ostirala 

· Goizaldeko 07:00etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.
‐Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bruxa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat. 
· 13:00etan emango zaie hasiera aurtengo festei.
2011ko Txapel Eguneko txapeldun izan den Lesmes Mujikak piztuko du herriko jaien HASIERAKO SUZIRIA Iriarte Etxeko balkoian. 
Ondoren, Oilasko Jokoaren festa eta dantzaldia
. 17:00etan, Haurren pilota partidak 
· 19:00etan, katerik gabeko bizikleta jaitsiera kanposantutik plazaraino 
‐Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari
. 21:00etan: HERRI AFARIA plazan 
Gauerditik aurrera: LAIOTZ dantza taldea 


Abuztuaren 13a, larunbata UMEEN EGUNA
.11:45etan, kroserako izen‐ematea
.12:00etan krosa
.12:30etan, buruhandiak. Ondoren, jolasak.
.14:00etan bazkaria herriko umeentzat.
.15:30etatik 19:30etara, puzgarriak, kart pista eta  tailerrak.
.16:00etan: XXI. MUS TXAPELKETA
o Izen ematea: 15 €./bikoteko.  
.22:30etan: Eskuz binako IX. ZIMITERIOKO PILOTA TXAPELKETA
o 3. eta 4. postuak 
o Finala 

Ondoren, Gugaz taldea. Goizaldera, DJ Bull.




Abuztuaren 14a, igandea


.12:00etan Berastegiko ikusgarri taldearen eskutik motozerrarekin erakustaldia
.18:00etan, Herritarren arteko herri kirol lehia: Zizurkil Gora vs. Zizurkil behea

PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA
.23:00etan kontzertua: Anje Duhalde & Txomin Artola frontoian Ondoren Laket taldea


Abuztuaren 15a, astelehena (Ama Birjinaren eguna)


.11:00etan, MEZA NAGUSIA
.12:00etan Txan Magoaren ikuskizuna.
17:30etan: Zizurkilgo VI. TRIKITIXA TXAPELKETA. 
· Segidan, sagardo dastaketa 
Bien bitartean, Maialen Ane eta Garazi herriko taldeak alaituko du giroa. 





· 23:00etan puntuan, BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA 
 Andoni Egaña 
 Maialen Lujanbio 
 Jexux Mari Irazu 
 Amaia Agirre 
 Arkaitz Estiballes 
Amets Arzallus Gai‐jartzailea: Igotz Alkorta 
Ondoren eta goizaldera arte, Ingo al deu erromeri taldea.

Abuztuaren 16a, asteartea (Ama Birjinaren bigarrena)


·12:30etan HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA 
o Harri jasotzen 
o Aimar Irigoien (Errezil) 
o Unai Bertitz (Sunbilla) 
o Aizkoran: 
o Azurmendi eta Irazu 
o Otaño eta Otaegiren aurka 

14:30etan: jubilatuen eta herri‐kirolarien bazkaria Trikitilariek alaituko dute bazkalondoa 
.18:00etan: IDI‐PROBAK Plazaberrin 
· Ondoren, barrikotea MOZORRO GAUA: GAI LIBREA 
.21:00etan: Oilasko afaria 
Gauerdian: Gau pasa TRAKETS taldearekin Goizaldera, sari berezia emango zaie mozorrorik onenei.



Zizurkilgo jaietan, goza ezazu gure terrazan!!!
Plazan bertan gaude festaren bihotzean...

Eta festak amaitzean, egun gutxi batzu deskantsatu ondoren abuztuak 22an berriro zuekin izango gara.

Ondo pasa Zizurkilgo amabirjinetan!!!

0 comments:

Publicar un comentario