Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: octubre 2011
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Babarrunak badatozki!!! Menú Alubiada

Urtero bezela, udazkeneakin batera... babarrunak badatozki!!!
Eta Zizurkilgo Plaza Etxeberri jatetxean dagoeneko babarrunak jateko aukera paregabea daukazue.


Con la llegada del otoño en el Restaurante Plaza Etxeberri de Zizurkil anunciamos que ya hemos incluido entre nuestros menús la alubiada.


Bi aukera eskeintzen ditugu babarrun jana egiteko:

1. Babarrun platerka bere osagai guztiekin
(babarrunak, aza, odolkia, txorizoa, kostila, piperrak...)
15€tan


2. Nahi adina babarrun osagai guztiekin
(babarrunak, aza, odolkia, txorizoa, kostila, piperrak...)
Postrea eta ogia barne: 25€
Edaria ez dago prezioan barne sartuta baino etxeko bodegako lehenengo edaria sartu egiten dugu.


En el Restaurante Plaza Etxeberri de Zizurkil ofrecemos dos alternativas en el menú alubiada:
1. Plato de alubias con todos sus sacramentos
(alubias, berza, morcilla, chorizo, costilla, guindillas...)
15€


2. Alubiada con todos sus sacramentos
(alubias, berza, morcilla, chorizo, costilla, guindillas...)
25 € Incluye el postre y el pan
La bebida no está incluida en el precio aunque la primera de bebida de la bodega de la casa (agua, sidra y tinto de la casa) la solemos incluir.




Dasta itzazu gure babarrunak!!! Itxoiten zaituztegu...


Prueba nuestras alubias!!! Os esperamos...

Aizkora desafioa Azpeitiko zezen plazan

Joseba Otaegi, zizurkildarra eta Josu Aizpuru, nuarbetarra, neurtuko dira datorren igande eguerdian Azpeitiko zezen-plazan.

Apustua otsailaren amaieran sinatu zuten, eta aizkolari bakoitzak zortzi kana-erdiko eta lau oinbiko erdibitu beharko ditu. Enborrak erdibana eramango dituzte, eta alde bakoitzak 3.000 euro ditu jokoan.

Desafioa 12.00etatik aurrera jokatuko da.




Otaegi eta Aizpuru apustua jokatzeko prest daude.
Zizurkil herritik sorterik hoberena opa diogu gure Josebari!!!

Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenetako saioa Villabonan

Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenetako saioa Villabonan. 
Zita, Igandean, urriak 23, Olaederra kiroldegian izango da, arratsaldeko 17.30etan.

Villabonan jokatuko da datorren igandean, urriak 23, Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenetako saioa.
Saioa Olaederra kiroldegian izango da esan bezela arratsaldeko 17:30ean eta ehunka bertsozale elkartzea espero dute antolatzaileek.


Kantatuko duten bertsolariak izango dira:
Unai Agirre
Beñat Gaztelumendi
Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'
Andoni Otamendi
Ander Lizarralde
Unai Gaztelumendi
eta gai-jartzaile lanetan arituko da Imanol Iker Iriarte.
Saioa antolatzeko lanetan Villabonako Udalaren eta Villabonako Bertso Eskolaren laguntza izango du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.


Sarrerak erosteko www.gpuntua.com gunean ostirala eguerdiko 12:00ak arte.
Prezioak hauek izango dira:
Bazkideak, 7 €
16 urtetik beherakoak 5 €
eta arruntak berriz 10 €

Zizurkilgo XIV. Azoka Berezia


Zizurkilgo XIV. Azoka Berezia urriaren 16an izango da Zizurkil Goian. 

11:00tatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, baserriko produktuak eta artisauak erakutsiko dira postuetan.
Urtero bezela, autobus zerbitzua eskainiko da doain Bulandegi bideko errotondatik edo Zubiaurretxotik Zizurkil Goiko plazara egun guztian zehar.

Azokako postuez gain, ekintzez beteta azaltzen zaigu aurtengo azoka berezia:

11:00 Kantu jira. Azoka euskal kantuz alaituko dute.
12:00 Haurrentzako jolasak udaletxe aurrean.
13:00 ‘Zizurkilgo Azoka Bereziko Saria' herriko janari postu hoberenari, Kantu jirak alaituta.
14:30 Bazkaria zimiterioan. Txartelak salgai Iriarte eta Atxulondo tabernetan. Prezioa: 15 euro.
17:00 Haurrentzat poniak eta jolasak.
18:00 Gipuzkoako Giza proba txapelketa.


Plaza Etxeberri jatetxea plazan bertan dago, periaren bihotzean.
Gure terrazan hamaiketakoa egiteko leku paregabea aurkituko duzu:
Salda, Txorizo egosia, haragi egosia, odolkia, kroketak, kalamarrak...

Eta bazkaltzeko, igandero bezela, dastaketa menua eskeineko dugu 30€ tan.
Bi lehenengo plater, arraia, haragia eta etxeko postreen dastaketa duela barne.

Etor zaitezte Zizurkilgo azoka berezira!!!

Plaza Etxeberri Jatetxea: Berriro zuekin gaude