Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Zizurkil: kirol astea 2011
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Zizurkil: kirol astea 2011


KIROL ASTEA 2011 ZIZURKILen
Abenduak 15 etik 18 ra Zizurkilen Kirol astea ospatuko da. 
Aurreko urteetan bezala, aurten ere 'Hamabi orduz kirolean Zizurkilen' ekimena antolatu du Zizurkilgo Udalak. 
Abenduaren 17an, larunbatarekin, goizetik gauera izango da kirol ezberdinetan parte hartu edo probak ikusteko aukera. 
Aurrez, gainera, Kirol astearen baitan, hamaika ekintza burutuko da Zizurkilen. Dudarik gabe, kirol eskaintza zabalarekin iritsiko da urteko azken hilabetea herrira:
Aurten honako ekintzak daude programatuta:
2011-12-15
"Muturreko eskia pirineotan" emanaldia, Fidel Mendiaren eskutik, 19:30ean Atxulondo Kultur Etxean.

2011-12-16
SKATE pista bat muntatuko da Aurrera plazan 17:30ean eta edonor hurbil daiteke bertara bere patinetearekin. Bertan egongo diren begiraleek truko guztiak erakusteko pest egongo dira. Zatoz parte hartzera! 
Ondoren, erakustaldia izango da.            
19:30etan Zizurkildar kirolariei omenaldia egingo zaie, diploma banaketarekin Aurrera plazan: Nerea Amilibia, Aitziber Ibarbia, Iker Karrera, Aitor Castro, Modesta Iraola, Jon Irazu, Halterofilia Taldea...

2011-12-17: 
HAMABI ORDUZ KIROLEAN ZIZURKILEN:                                            
11:30etan haurrentzat kirol eta jokoak intxaur frontoian eta, ondoren, hamaiketakoa eta opari banaketa. 8 talde ezberdin izango dira eta talde bakoitzak 8 joko ezberdiñetan aritzeko aukera izango dute.
15:30etan FUTBITO TXAPELKETAKO benjamin mailako finalak Otañoko instalazioetan.
16:30etan FUTBITO TXAPELKETAKO alebin mailako finalak Otañoko instalazioetan.
17:30etan HALTEROFILIAKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA Otañoko instalazioetan.
22:00etan HAURREN GAU KROSA: 1999tik aurrera jaiotakoak. Izen-emateak: Aurrez ikastetxeetan banatutako izen-e,mate orrietan edo egunean bertan 21:00etatik aurrera Pasus plazan. Kilometro bateko luzera izango du ibilbideak.
Partehartzaile guztien artean Aquariumerako sarrera bana banatuko da.
22:30etan ZIZURKILGO XV.GAU KROSA: Aurretik www.herrikrossa.com orrian egindako izen-emateak 3€ ordaindu beharko dira eta egunean bertan 21:00etatik aurrera 5€. 
Geihenez 250 korrikalari. 
  • KATEGORIAK: HELDUAK 1995 eta aurretik jaiotakoak 7,5 Km 
  • GAZTEAK, 1996-1999 artean jaiotakoak 2,5 Km
2011-12-18
10:00etan ZIZURKILGO I.PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, Ziotza Pilota Eskolak antolatua, Intxaur frontoian.
12:00etan LARRUZKO PELOTAREKIN PALA MOTZEAN, Navarro-Etxeberria/Arozena-Unanue



Zatoz parte hartzera eta Plaza Etxeberri jatetxean otordutxoa egitera!!!

0 comments:

Publicar un comentario