Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenetako saioa Villabonan
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenetako saioa Villabonan

Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenetako saioa Villabonan. 
Zita, Igandean, urriak 23, Olaederra kiroldegian izango da, arratsaldeko 17.30etan.

Villabonan jokatuko da datorren igandean, urriak 23, Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenetako saioa.
Saioa Olaederra kiroldegian izango da esan bezela arratsaldeko 17:30ean eta ehunka bertsozale elkartzea espero dute antolatzaileek.


Kantatuko duten bertsolariak izango dira:
Unai Agirre
Beñat Gaztelumendi
Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'
Andoni Otamendi
Ander Lizarralde
Unai Gaztelumendi
eta gai-jartzaile lanetan arituko da Imanol Iker Iriarte.
Saioa antolatzeko lanetan Villabonako Udalaren eta Villabonako Bertso Eskolaren laguntza izango du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.


Sarrerak erosteko www.gpuntua.com gunean ostirala eguerdiko 12:00ak arte.
Prezioak hauek izango dira:
Bazkideak, 7 €
16 urtetik beherakoak 5 €
eta arruntak berriz 10 €

0 comments:

Publicar un comentario