Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Aizkora desafioa Azpeitiko zezen plazan
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Aizkora desafioa Azpeitiko zezen plazan

Joseba Otaegi, zizurkildarra eta Josu Aizpuru, nuarbetarra, neurtuko dira datorren igande eguerdian Azpeitiko zezen-plazan.

Apustua otsailaren amaieran sinatu zuten, eta aizkolari bakoitzak zortzi kana-erdiko eta lau oinbiko erdibitu beharko ditu. Enborrak erdibana eramango dituzte, eta alde bakoitzak 3.000 euro ditu jokoan.

Desafioa 12.00etatik aurrera jokatuko da.




Otaegi eta Aizpuru apustua jokatzeko prest daude.
Zizurkil herritik sorterik hoberena opa diogu gure Josebari!!!

0 comments:

Publicar un comentario