Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Zizurkilgo Jaiak 2012
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Zizurkilgo Jaiak 2012

Badatoz Zizurkilgo Jaiak 2012!!!

Abuztuaren 14a, asteartea: AMA BIRJINAREN BEZPERA
 • Goizaldeko 07:00etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO-BILTZEAri.

 -Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bruxa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.
• 13:00etan emango zaie hasiera aurtengo festei.
2012ko Txapel Eguneko txapeldun izan den Migel Mari Zurutuza “Potxolok” piztuko du herriko jaien HASIERAKO SUZIRIA Iriarte Etxeko balkoian.
• Ondoren, Oilasko-biltzaileen dantzaldia.
• 19:00etan, katerik gabeko bizikleta-jaitsiera kanposantutik plazaraino.
- Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari
• 21:00etan: HERRI AFARIA plazan
• Gauerditik aurrera: LAIOTZ dantza taldea

Abuztuaren 15a, asteazkena: AMA BIRJINAREN EGUNA
• 11:00etan, MEZA NAGUSIA
• 12:00etan, umeen pilota-partidak zimiterioan.
 • 17:00etan, herritarren arteko herri kirol-lehia. Proba bat baino gehiago egin beharko dute herritarrez osatuko bi taldeek.
• Segidan, sagardo-dastaketa plazan.
• Bien bitartean, MAIALEN, ANE eta GARAZI herriko taldeak alaituko du giroa.
• 23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.
-Amaia Agirre
-Amets Arzallus
-Andoni Egaña
-Arkaitz Estiballes
-Jexux Mari Irazu
-Maialen Lujanbio
-Gai-jartzailea: Igotz Alkorta
• Ondoren eta goizaldera arte, GUGAZ taldea.

Abuztuaren 16a, osteguna: AMA BIRJINAREN BIGARRENA
• 12:30etan: HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA Harri-jasotzen: Aimar Irigoien (Errezil) Xabier Aranburu, “Guzta” (Idiazabal) Aizkoran: Arkaitz Jauregi eta Joseba Otaegi Jon Irazu eta Iñaki Azurmendiren aurka
• 14:30etan: jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria. MAIALEN, ANE eta GARAZI herriko taldeak alaituko du bazkalondoa.

• 18:00etan: IDI-PROBAK Plazaberrin.
• Ondoren, barrikotea.
• 22:30etan: Eskuz binako X. ZIMITERIOKO PILOTA TXAPELKETA 3. eta 4. postuak. Finala. Ondoren, INGO AL DEU? taldea

Abuztuaren 17a, ostirala: UMEEN EGUNA
• 11:45etan: kroserako izen-ematea
• 12:00etan: krosa
• 12:30etan: buruhandiak. Ondoren, jolasak.
• 14:00etan: bazkaria herriko umeentzat.
• 15:30etatik: 19:30etara, puzgarriak, kart pista eta jolasak
• 16:00etan: XXII. MUS TXAPELKETA Zentroan Izen-ematea: 15 €/bikoteko.
PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA
• 23:30etan: Kontzertua plazan: ZE ESATEK! 3GABE2

Abuztuaren 18a, larunbata 
• 12:30etan: Txan Magoaren ikuskizun berria plazan
• 17:30etan: Zizurkilgo VII. Trikitixa-txapelketa Ondoren, LOATZO Musika-Eskolako ikasleen emanaldia MOZORRO GAUA: GAI LIBREA


• 21:00etan: Oilasko-afaria
• Gauerdian: Gau pasa TRAKETS taldearekin Goizaldera, sari berezia emango zaio mozorrorik onenari.


Animatu!

0 comments:

Publicar un comentario