Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Anoetako Jaien egitaraua
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Anoetako Jaien egitaraua




Ekainak 1, ostirala
22:30. Anoetako dantza taldearen ikuskizuna kiroldegian. Loatzo musika eskolak ere parte hartuko du.

Ekainak 2, etzi, Koadrilen eguna
10:00. Herri krosa umeentzat, plazan. Jarraian, helduen txanda izango da.
12:00. Koadrilen Eguneko suziria eta kalejira.
14:00. Koadrilen bazkaria, frontoian.
16:30. Koadrilen arteko jokoak, plazan.
19:00. Koadrilen poteoa, Orkestra Elektrotxarangaren laguntzarekin.
21:00. Koadrilen afaria, frontoian.
23:30. Erromeria Bide Batez taldearekin, plazan.

Ekainak 3, igandea, Dantzari txiki eguna
10:00. Goiz osoan, Baserritarren azoka plazan, Anoetako AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta. Talogileak eta dultzaineroak egongo dira.
10:00. Alegia, Ibarra, Irura, Tolosa, Villabona eta Anoetako dantza taldeen kalejira.
11:30. Dantza taldeen emanaldia plaza txikian.
19:00. Kantaldia plaza txikian: Oskorrirekin.
Ondoren. Taloak dastatzeko aukera izango da.
Ekainak 6, asteazkena
18:55. Txalapartariek Kukuaren etorrera iragarriko dute.
19:00. Plazan jaiei hasiera: Txupinazoa, Kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta danborrada. Loatzoko txarangarekin.
20:00. Sardina jatea plazan, Kuku elkarteak antolaturik eta Loatzoko trikitilariek alaiturik.
23:00. Erromeria Iratzarrekin.

Ekainak 7, osteguna
10:00-13:30. Ume eta gaztetxoentzako parkea plazan.
16:00. Birziklatze tailerrak umeentzako plazan.
18:00. Txokolate jatea plazan, Ateaga Elkarteak antolaturik.
18:30. Poxpolo Ta Konpainia plazan.
19:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin.
21:00. Saiheski jatea plazan, Ezker abertzaleak antolaturik. Tiketak salgai tabernetan.
23:00. DJ Bull plazan.

Ekainak 8, ostirala
10:00. XV. Esku Pilota Herri Txapelketaren finalak, Udal Pilota Eskolak antolaturik.
11:00. Jubilatuen arteko Toka Txapelketa plazan, Alkartasuna elkarteak antolaturik.
12:30. Apar Festa umeentzat.
17:30. Play-back plazan.
19:00. Loatzoko talde instrumentalen kontzertua plazan.
20:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulariekin.
23:30. Kontzertua plazan, Xutik eta Malakaton taldeekin.

Ekainak 9, Larunbata, Gazteen eguna
11:00. Ume jolasak plazan, Kulki Taldearekin.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
15:30. Mus Txapelketa, Ateaga Elkarteak antolaturik.
16:00. Txirrindulari Lasterketa, Oriako Txirrindulari Eskolak antolaturik (alebinak eta infantilak).
17:00. Ginkana eta ume jolasak plazan, Oriako Txirrindulari Eskolak antolaturik.
18:00. Gazteen kalejira dantza eginez.
19:00. Sagardo dastaketa, txorizo eta gazta pintxoekin, Kuku Elkarteak antolaturik.
21:00. Herri afaria frontoian. Gaur amaitzen da izena emateko eguna, udaletxean edo liburutegian.
23:30. Gazteen dantza plazan.
Ondoren. Kontzertua plazan, Kokein eta Skatu taldeekin, herriko eragileek antolatuta.

Ekainak 10, igandea
10:00. Txirrindulari Lasterketa, Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenez, Oriako Txirrindulari Eskolak antolaturik (junior mailakoak).
11:00. Gorritiren jaialdia plazan, zezentxo eta ponyekin.
12:00. Paleta Txapelketako finalak frontoian, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
17:30. Anoeta eta Iruraren arteko Triatloi Indor-a (bizikleta, korrika eta arrauna) plazan.
Ondoren. Anoetako dantza taldearen emanaldia (gaztetxoen taldea) plaza txikian.
19:00. Kupela erromeria taldea 20:30ak arte plazan.
23:00. Kupela erromeria taldearen jarraipena.
24:00. Kukuaren igoera kanpandorrera.
Ondoren. Erromeriaren jarraipena.



Ekainak 23, Larunbata, San Joan Bezpera
18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulariekin.
20:30. Herri afaria plazan. Izena ekainaren 11tik 15era eman behar da, udaletxean edo liburutegian.
22:15. Txalapartariak eta suaren inguruan San Joan Zortziko kantuak eta erromeria: Markox Landa aita-semeak aho soinuarekin.

Ekainak 24, igandea, San Joan eguna
12:00. Jubilatu Eguneko meza. Aurrez, herriko dantzariek  agurra dantzatuko diete.
14:00. Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria eta dantzaldia Zuloaga Txiki jatetxean, Anjel Mari Peñagarikano eta Txomin Azpiroz bertsolariekin. Ondoren, dantzaldia.
19:00. Giza proba: Anoeta eta Ibarraren artean.


Ondo pasa!!!!
Eta ez ahaztu... mokadutxoa egiteko Zizurkilgo Plaza Etxeberri jatetxean itxaroten zaituztegu!!!

0 comments:

Publicar un comentario