Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Zizurkilgo San Millan eskolak ehun urte...
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Zizurkilgo San Millan eskolak ehun urte...



San Millan eskolak ehun urte 
1912ko irailean zabaldu zuten Zizurkilgo San Millan eskola.
Mendeurrena gogoan, ospakizun bereziak prestatu dituzte ekainerako.

Egitaraua

Ekainak 4, astelehena 
19:00 Iriarte Kultur etxea.
Eskolako argazkien erakusketa, garai bateko eskolaren inguruko mahai-ingurua. 

Ekainak 8, ostirala 
Pello Mari Otaño eta Jesusen Bihotza ikastetxeetako ikasleen bisita.
Elkarrekin hamaiketakoa egin ondoren, oinez itzuliko dira euren ikastetxeetara. 

Ekainak 10, igandea 
11:15 argazkiekin osatutako ikus-entzunezkoaren emanaldia, Zimiterioan.
Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko diete gerturatutako guztiei.

12:00 Kalejira Zimiteriotik eskolara, Loatzo Musika eskolako txistulariek lagunduta.
Eskolan, mendeurrena gogoan duen plaka ikusgai jarriko da. Eskolako ikasleek dantza egingo dute. Ondoren, eskolatik plazara itzuliko da jai giroa, Loatzo Musika eskolako haizezko trenen bandarekin. Trikitilariek alaituko dute plazako giroa.

14:00 Bazkaria pilotalekuan.

Arratsaldean Gugaz taldearen emanaldia. 

Erakusketa

Ekainaren 4tik 10era.
Ordutegia: Asteartetik ostiralera 12:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Igandean, 10:00etatik 14:00etara.
Ordutegi honetatik kanpora, norbaitek erakusketa ikusi nahi balu, eskolara joan beharko luke.

0 comments:

Publicar un comentario