Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Zizurkilgo XV. Azoka Berezia
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Zizurkilgo XV. Azoka Berezia

Urriak 14an izango da aurten Zizurkilgo azoka bereziaren XV. edizioa. 


Urtero bezala, ekitaldiz betetako eguna antolatzen ari dira Udala eta herritarrak, baina aurtengoak badu marka berezi bat: Emakume baserritarrei omen egingo zaie aurten Zizurkilgo azokan 'Baserriko Argia' eskultura ezarri zela hamar urte beteko baitira hilaren 14an emakume baserritarraren lana aitortzeko Zizurkilen ezarri zena.
Goizeko omenaldi honekin emango zaio hasiera Zizurkilgo XV azoka bereziari.
Postu mordoa izango dira...  Zizurkilgo baserritarren 7 postu, beste 17 elikagai postu eta 23 artisau postu besteak beste.
Haurrentzako... pottokak ere izango dira, aurpegia margotzeko txokoarekin batera.
Eguerdian, Zizurkilgo baserritar postu onena sarituko dute eta, noski, herri bazkaria ere izango da aurten zimiterioan. Txartelak egun batzuk lehenago jarriko dira salgai herriko jatetxeetan.
Bestalde, eta iazko arrakasta ikusita, eguna amaitzeko Gipuzkoako Giza proba txapelketa jokatuko da Plazaberrin.
Eta beti bezela Plaza Etxeberri Jatetxean itxaroten zaituztegu mokadutxoa egiteko.


Etor zaitezte!!!




0 comments:

Publicar un comentario