Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: XVI. Tolosa Goxua Azoka
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

XVI. Tolosa Goxua Azoka

XVI. TOLOSA GOXUA: Urriak 27


GOZOAREN HIRIBURUA
Tolosan gozogintzan ari direnak -Gorrotxategi, Eceiza, Gorosti, Gozona eta Saizar- izango dira festa honetako protagonistak. Aukera izango da Tolosako gastronomiako produkturik gozoenak probatzeko eta kalitateko gozogintzako berritasunik interesgarrienak gertu-gertutik ezagutzeko.



AZOKA BEREZIA TRIANGULOA PLAZAN
8:30etik aurrera, Trianguloa plazan oso azoka originala izango da: Tolosako gozogintza tradizionala ezagutzeko aukera izango da herriko gozogileen eskutik. Era berean, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Iparralde eta Errioxatik etorritako gozogileek gustu guztiak asetzeko moduko produktu ezin ederragoak eskainiko dituzte. Gozogile bakoitzak bere espezialitatea ekarriko du, modu horretan Tolosa Goxua azoka hainbat eta hainbat espezialitate ezberdin bateratuko dituen azoka izango delarik.



GOXUAK
Aurtengoan, Arabako Gozogile Elkarteko Lehendakari den Luis Lopez Sosoagaren espezialitatea den GOXUA izango da protagonista eta Tolosako 5 gozogileek egingo dituzte. Bertaratuek nola egiten diren ikusi eta ondoren dastatzeko aukera izango dute.

0 comments:

Publicar un comentario