Plaza Etxeberri Jatetxea ::: Zizurkil: Euskal Jaiak Anoetan 2012
Delicious LinkedIn Facebook Twitter RSS Feed

Euskal Jaiak Anoetan 2012



Urriaren 13a, Larunbata:

17:30: Sega ikastaroa arozetxe baserriko zelaian. Iluntzean txekorra erretzea.

Urriaren 14a, Igandea:

09:30: Herriko txistularien kalejira.

10:00-13:30: Eskualdeko baserritar eta artisauen azoka eta plazan, dultzaineroek eta donostiako joaldunek alaiturik. Euria egiten badu, frontoian. 

Goizean zehar euskal jantzien erakusketa: Lourdes Esnaolak euskal jantzien erakusketa ekarriko du, eta jantzi desberdinen inguruko azalpenak emango ditu 

12:30ean. euskal jantziak erosteko aukera ere izango da. Buruko zapiak jartzen eta abarkak lotzen ere erakutsiko du Lourdesek.

12:00: Jaiaren aurkezpena txalapartariekin, dantzariekin eta Loatzo musika eskolako ikasleekin. 
Ondoren, postu politenaren sari banaketa, eta jarraian ardo dastaketa, Bentaldea bodegoiaren eskutik, Loatzoko musikariek alaiturik. Gomez de Segurako (biasteri-araba) bodegako ardoak dastatuko dira.

13:30: Baserriko produktuen saskiaren zozketa.

14:00: Herri bazkaria frontoian: letxua, txanpinoiak, txekorra errea eta euskal pastela. Dultzaineroek alaituko dute bazkalostea.

17:30: Soka-tira Saioa.

17:30: Talo tailerra umeentzako.

18:30: Anoetako dantza taldearen emanaldia.

19:00: Talogileak eta erromeria: Izer eta Alabier.

Zatoz baserritarrez jantzita!!!

0 comments:

Publicar un comentario